2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
GRUFFALOREN IRUDIAK
2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena
GRUFFALOEren ANTZERKIA
Sagutxoa
baso ilunean sartu zen, bueltatxo bat ematera abiatu zen eta halako batean azeria ikusi
zuen, horrela galdetu zion azeriak:
(Azeriak):
- Nora zoaz sagutxo? Etor zaitez nire etxera bazkaltzera, ezkutaleku politean
bizi naiz.
(Saguak):
-Oso jatorra zara azeri jauna! Baina Gruffalorekin noa bazkaltzera.
(Azeriak):
- Gru-ffa…?
(Saguak):
- Gru-fa-lo-re-kin!
Azeriak:
Nor da Gruffalo?
(Saguak):-Gruffalo
animali handi handia da, hartza bezain handia, betortz eta hatzapar
ikaragarriak ditu eta...
(Azeriak):-
Eta non geratu zara berarekin?
(Saguak):-
Hemen gelditu gara, harri honen ondoan, laster etorriko da. Gruffalori izugarri
gustatzen zaizkio azeriak, batik bat erreak jateko.
(Azeriak):
- Zer esan duzu?
(Saguak):
-Azeri errea gustatzen zaiola jateko.
(Azeriak):
-Azeri errea! Banoa hemendik! Agur benur ur ur!
(Saguak):-
Azeri txoro hori! Jakingo balu Gruffalo ze berezia den!
Sagua
baso ilunean ibaia zeharkatzen ari zela, hontza gerturatu zitzaion:
(Hontza):-
Nora zoaz sagutxo? Zatoz tea hartzera nire etxera!. Zuhaitzean bizi naiz,
zulotxo batean.
(Saguak):
- Oso jatorra zara hontz jauna baina Gruffalorekin noa bazkaltzera!
(Hontzak:
Gru-ffa…?
(Saguak):
- Gru-fa-lo-re-kin!
(Hontzak):
-Nor da Gruffalo?
(Saguak):-Gruffalo
erraldoia da, hanketako hatzaparrak hartzak bezelakoak ditu eta sudur puntan
pozoina du, nahi duenean botatzeko.
(Hontza):
-Eta non geratu zara berarekin?
(Saguak):
-Hementxe, ibai ertzean. Bere gustuko jakia hontzaren lumak dira.
(Hontza):
-Nola esan duzu?
(Saguak):
-Hontzaren lumak jatea gustatzen zaiola, krixki- kraxka, krixki- kraxka.
(Hontza):
-Aiiioooo!! Banoa azkar!! Aio pelaioooo!
(Saguak):
-Hontz txorimalo hori! Jakingo balu Gruffalo ze berezia den!
Saguak
oinez jarraitu zuen. Halako batean sugea hurbildu zitzaion:
(Sugea):
- Kaixo sagutxo! Nora zoaz ? Etor zaitez nirekin egur artean ezkutaketan
ibiltzea!
(Saguak):
-Gustura joango nintzateke suge anderea baina Gruffalorekin gelditu naiz
bazkaltzera joateko.
(Sugea):
Gru-ffa…?
(Saguak):
- Gru-fa-lo-re-kin!
(Sugea):
-Nor da Gruffalo?
(Saguak):
-Gruffalok begi laranjak ditu, mingaina beltza eta eztenak ditu bizkarrean!
(Sugea):
Kontxo, kontxo, Eta non gelditu zara berarekin?
(Saguak):
-Hementxe bertan, lakuan! Bere jaki gustokoena suge tortila da!
(Sugea):
-Nola esan duzu?
(Saguak):
-Suge tortila oso gustoko duela!
(Sugea):
-Ezkutatzera noa! Banoa korrika!
(Saguak):
-Suge tentel hori! Kakati hutsa da, horrelako azkar alde egitea ere?
Saguak
oinez jarraitu zuen eta bat batean , animali ikaragarri bat ikusi zuen, betortz eta
hatzapar ikaragarriekin, mingain beltzarekin…..
(Sagua
beldurtu egin zen): Ohhh. Ai ene! Gruffalo da ! Lagunduu mesedez!!
(Gruffalok)-Kaixo
xagutxo! Ummm, ze goxoa, sagutxoa ogi tartean jateko!
(Saguak)-Ni
goxoa! Nire izena Sagutxo da eta jakin zazu basoko animaliak nirekin beldutu
egiten direla!! Basoko animaliarik beldurgarriena naizela!
Etor
zaitez nirekin eta ikusiko duzu!
Gruffalok:
zu beldurgarria !!
Saguak:
etorri, etorri eta ikusiko duzu basoko animaliek ni ikustean nola alde egiten
duten !.
Oinez
abiatu ziren Gruffalo eta sagua eta ikusi zuten lehenengo animalia sugea izan
zen.
(Saguak):
- Kaixo suge anderea!
Sugeak
Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Sugea):
- Gero arte sagutxo orain banoa belarrak
jatea!!
(Sagua):
-Ikusten? Ikusten nola alde egin duen sugeak ni ikustean!
(Gruffalo):
-Bai bai, ikusi dut...harrituta nago!
Aurrera
jarraitu zuten eta bigarren animalia hontza ikusi zuten.
(Saguak):
-Kaixo hontz jauna!
Hontzak
Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Hontza):
- Agur sagutxo! Banoa bueltatxo bat ematera, zeru aldera!
(Saguak):
-Ikusten? Ikusten nola alde egin duen hontzak?
(Gruffalo):
-Bai bai, ikusi dut nola alde egin duen hontz jaunak...txundituta nago!
Gruffalok eta sagutxoak aurrera jarraitu eta ikusi zuten hirugarren animalia Azeri jauna izan
zen.
(Saguak)
: - Kaixo Azeri jauna !
Azeriak
Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Azeriak) : - Agur sagutxo !
Saguak
Gruffalori:
ikusten – ikusten nola denek alde egiten duten ?
Denak
beldurtzen dira ni ikustean eta nire tripak zarata egiten hasi dira gainera:
GRUFFALOA
saltsan jateko , goxoa egongo da, ezta ?
Gruffalok:
Gruffaloa saltsan ?
Saguak:
bai, Gruffaloa saltsan.
Gruffalo:
beno sagutxo ni banoa etorritako bidetik. Agur.
Sagutxoak
urra aurkitu zuen, zer egin ote zuenurrarekin ?
Ñam-ñam-ñam,
jan egin zuen , goxo goxoa zegoelako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)