2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

GRUFFALOEren ANTZERKIA




Sagutxoa baso ilunean sartu zen, bueltatxo bat ematera abiatu zen eta halako batean azeria ikusi zuen, horrela galdetu zion azeriak:

(Azeriak): - Nora zoaz sagutxo? Etor zaitez nire etxera bazkaltzera, ezkutaleku politean bizi naiz.
(Saguak): -Oso jatorra zara azeri jauna! Baina Gruffalorekin noa bazkaltzera.
(Azeriak): - Gru-ffa…?
(Saguak): - Gru-fa-lo-re-kin!
Azeriak: Nor da Gruffalo?
(Saguak):-Gruffalo animali handi handia da, hartza bezain handia, betortz eta hatzapar ikaragarriak ditu eta...
(Azeriak):- Eta non geratu zara berarekin?
(Saguak):- Hemen gelditu gara, harri honen ondoan, laster etorriko da. Gruffalori izugarri gustatzen zaizkio azeriak, batik bat erreak jateko.
(Azeriak): - Zer esan duzu?
(Saguak): -Azeri errea gustatzen zaiola jateko.
(Azeriak): -Azeri errea! Banoa hemendik! Agur benur ur ur!
(Saguak):- Azeri txoro hori! Jakingo balu Gruffalo ze berezia den!



Sagua baso ilunean ibaia zeharkatzen ari zela, hontza gerturatu zitzaion:

(Hontza):- Nora zoaz sagutxo? Zatoz tea hartzera nire etxera!. Zuhaitzean bizi naiz, zulotxo batean.
(Saguak): - Oso jatorra zara hontz jauna baina Gruffalorekin noa bazkaltzera!
(Hontzak: Gru-ffa…?
(Saguak): - Gru-fa-lo-re-kin!
(Hontzak): -Nor da Gruffalo?
(Saguak):-Gruffalo erraldoia da, hanketako hatzaparrak hartzak bezelakoak ditu eta sudur puntan pozoina du, nahi duenean botatzeko.
(Hontza): -Eta non geratu zara berarekin?
(Saguak): -Hementxe, ibai ertzean. Bere gustuko jakia hontzaren lumak dira.
(Hontza): -Nola esan duzu?
(Saguak): -Hontzaren lumak jatea gustatzen zaiola, krixki- kraxka, krixki- kraxka.
(Hontza): -Aiiioooo!! Banoa azkar!! Aio pelaioooo!
(Saguak): -Hontz txorimalo hori! Jakingo balu Gruffalo ze berezia den!


Saguak oinez jarraitu zuen. Halako batean sugea hurbildu zitzaion:

(Sugea): - Kaixo sagutxo! Nora zoaz ? Etor zaitez nirekin egur artean ezkutaketan ibiltzea!
(Saguak): -Gustura joango nintzateke suge anderea baina Gruffalorekin gelditu naiz bazkaltzera joateko.
(Sugea): Gru-ffa…?
(Saguak): - Gru-fa-lo-re-kin!
(Sugea): -Nor da Gruffalo?
(Saguak): -Gruffalok begi laranjak ditu, mingaina beltza eta eztenak ditu bizkarrean!
(Sugea): Kontxo, kontxo, Eta non gelditu zara berarekin?
(Saguak): -Hementxe bertan, lakuan! Bere jaki gustokoena suge tortila da!
(Sugea): -Nola esan duzu?
(Saguak): -Suge tortila oso gustoko duela!
(Sugea): -Ezkutatzera noa! Banoa korrika!
(Saguak): -Suge tentel hori! Kakati hutsa da, horrelako azkar alde egitea ere?


Saguak oinez jarraitu zuen eta bat batean , animali ikaragarri bat ikusi zuen, betortz eta hatzapar ikaragarriekin, mingain beltzarekin…..
(Sagua beldurtu egin zen): Ohhh. Ai ene! Gruffalo da ! Lagunduu mesedez!!
(Gruffalok)-Kaixo xagutxo! Ummm, ze goxoa, sagutxoa ogi tartean jateko!
(Saguak)-Ni goxoa! Nire izena Sagutxo da eta jakin zazu basoko animaliak nirekin beldutu egiten direla!! Basoko animaliarik beldurgarriena naizela!
Etor zaitez nirekin eta ikusiko duzu!
Gruffalok: zu beldurgarria !!
Saguak: etorri, etorri eta ikusiko duzu basoko animaliek ni ikustean nola alde egiten duten !.



Oinez abiatu ziren Gruffalo eta sagua eta ikusi zuten lehenengo animalia sugea izan zen.
(Saguak): - Kaixo suge anderea!
Sugeak Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Sugea): - Gero arte  sagutxo orain banoa belarrak jatea!!
(Sagua): -Ikusten? Ikusten nola alde egin duen sugeak ni ikustean!
(Gruffalo): -Bai bai, ikusi dut...harrituta nago!



Aurrera jarraitu zuten eta bigarren animalia hontza ikusi zuten.
(Saguak): -Kaixo hontz jauna!
Hontzak Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Hontza): - Agur sagutxo! Banoa bueltatxo bat ematera, zeru aldera!
(Saguak): -Ikusten? Ikusten nola alde egin duen hontzak?
(Gruffalo): -Bai bai, ikusi dut nola alde egin duen hontz jaunak...txundituta nago!



Gruffalok eta sagutxoak aurrera jarraitu eta ikusi zuten hirugarren animalia Azeri jauna izan zen.
(Saguak) : - Kaixo Azeri jauna !
Azeriak Gruffalori begiratu eta horrela esan zuen:
(Azeriak) : - Agur sagutxo !


Saguak Gruffalori: ikusten – ikusten nola denek alde egiten duten ?
Denak beldurtzen dira ni ikustean eta nire tripak zarata egiten hasi dira gainera:
GRUFFALOA saltsan jateko , goxoa egongo da, ezta ?
Gruffalok: Gruffaloa saltsan ?
Saguak: bai, Gruffaloa saltsan.
Gruffalo: beno sagutxo ni banoa etorritako bidetik. Agur.


Sagutxoak urra aurkitu zuen, zer egin ote zuenurrarekin ?
Ñam-ñam-ñam, jan egin zuen , goxo goxoa zegoelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina