PROIEKTU HONI BURUZ

Nire proiektua ipuinen munduan murgilduta dago, edo zehazkiago esanda ipuinak antzerki bihurtzean.

Gelara ipuin desberdinak ekarriko ditugu. Hauek irakurri ondoren, gehien gustatzen zaiguna aukeratu eta honen antzerki bat prestatuko dugu. Antzerki hau bideoz grabatuko du irakasleak eta gero blogean itsatsiko dugu.

Ipuina behin eta berriz irakurriko dugu hau antzerki bihurtu ahal izateko. Horretarako hainbat gauza prestatuko ditugu:

            -Ipuina antzerkirako moldatu, elkarrizketak beharrezkoak badira hauek sortuz.
            -Eszenatokia prestatu.
            -Txotxongiloak edo pertsonaien jazkerak.
            -Pertsonaien testuak landu beharko lirateke (ahoskera, mugimenduak, gestuak...)
            -Hizkuntza landuko genuke.
            -Lankidetza.
            -...


       Hauek egiten ditugun bitartean, blogean igoko dugu, adibidez: txontxongiloen prestaketak argazkiz igoko ditugu. Gure aurrerapausoak adierazten joango gara.


       Dena blogean islatuta agertuko da, argazki, testu edo eta bideoen bitartez. Honela beste eskoletako ikasleek eta gurasoek ere honen jarraipenaren berri izango dute antzerkiaz ikusteaz aparte.
        
    Bukaeran, antzerkia eginda blogean igoko dugu eta erabiltzen ari garen ipuienen portadak "Gelako ipuinak" orrian elkartuko ditugu. Bertan haurrek ere ipuinari buruzko iritzi, anekdota edo eta gehien gustatzen zaiena idatzi ahalko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina